Mahai Editoriala 2022

Deialdia

Bada denboratxo bat argitalpen artistikoak artearentzako eta artistentzako berariazko bitarteko bihurtu direla; jada ez dira erakusketa-aretoetan gertatzen denaren erreprodukzio hutsak. Argitalpen bakoitzak bere-berea duen denbora eta espazio bat eransten du, bere berezko materialtasunean hedatzen dena erabiltzaile eta irakurlearen esku eta begietan.

Argitalpen hauek kolaborazioaren fruitu izaten dira ia beti, eta etorkizun zehaztugabe batera jaurtiriko objektu gisa irauten dute denboran, utopia txikien pare.

Sistema Eragilearen Mahai Editorialaren bigarren aldi honek argitaratze izaeran sakontzea dauka helburutzat. Hauen bila ariko gara: mundu paraleloak barnebiltzen dituzten argitalpenak; artistaren liburuak eta paperezko artefaktuak; egileak berak sortutako edizioak; bitxitzat jotzen diren liburuak, ezinezkoak; artisten eleberriak; edizioaren ezaguera zabaltzen duten proiektuak, eta abar.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

Uztailak 2-3 –  Dinamoa

Dinamoa Sormen Gunea, Soreasu Auzoa z.g., 20730 Azpeitia
www.dinamoa.eus

Egitaraua deskargatu


Egitaraua 2022


UZTAILAK 2
10:00Sarrera
10:15Zelai ederrak, zapi zikinak,
Nerea de Diego
10:45El triunfo del miedo,
Maslow Industries / Fermín Díez de Ulzurrun
11:15Covid Study Houses,
Jonander Agirre / Ekain Olaizola
11:45IdePC, El Instituto de los Pasillos Complejos,
Charo Garaigorta
12:15Atsedena
12:30Samizdat,
Roberto Aguirrezabala
13:00Copiador mil hojas,
Amable Arias (Maru Rizo / Antonio Cáceres)
13:30PERFORMANCE: Sueños,
Itziar Okariz

14:30

BAZKARIA, Sanagustin Kulturgunea

16:30

Entre mares,
Diego Aldasoro
17:00Atlas emocional del Bidasoa,
María José Noain, Helga Massetani
17:30Martxaundi,
Azala Kreazio Espazioa
18:00Esertzeko Bederatzi Modu – Nueve Modos De Sentarse,
Fran Fraca
18:30Sarrera
18:45The Viewing Room,
Gala Knörr
19:15Resilire. Desviaciones de un tema,
Susana Talayero
19:45PERFORMANCE: Partiturak/s,
Txaranga Urretabizkaia


UZTAILAK 3
10:00La isla de los faisanes. Modos de contar la historia / Intzura. Historia kontatzeko moduak,
Ivan Gómez / Iraitz Agirre
10:30Volatile Environments,
Asier Pérez-González
11:00Gio bat,
Manu Uranga
11:30Actos de reverberación,
Inés García
12:00Atsedena 
12:15 <3,
Arrate Rodriguez
12:45Rééducation,
Juan Pérez Agirregoikoa
13:15Her Majesty Sylvia M,
Gema Intxausti
13:45PERFORMANCE: Res-cue. The Archive in the Mouth,
Ainara LeGardon

14:30

BAZKARIA, Sanagustin Kulturgunea


Dinamoa
Soreasu Auzoa z.g., 2730 Azpeitia
www.dinamoa.eus

Oinarriak 2022

Oinarriak

  • Argitalpen bat aurkezteko, deialdiaren berariazko formularioa bete beharko da.
  • Nahitaezkoa izango da Sistema Eragilean argitalpen bat gutxienez erregistratua izatea deialdia itxi baino lehen. Era berean, Mahai Editorialaren 2021eko deialdian aurkeztu nahi den argitalpenak Sistema Eragilearen katalogoan erregistratuta egon beharko du.
  • Eskaera kopurua handiagoa bada jardunaldi bakoitzak har ditzakeen aurkezpenena baino, antolakuntza taldeak eskubidea izango du programa komisariatzeko, eskaeren hautaketa bat eginez edo parte-hartzaileek lehenetsitako lekuak aldatuz. Edozein aldaketa egin aurretik, parte-hartzaileekin hitz egingo da.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere argitalpenaren ale bat eraman beharko du gutxienez topaketara. Goizetik etorri nahi ez dutenek edo etorri ezin direnek bezperan eraman edo bidali beharko dute beren argitalpena topaketa egingo den lekura.
  • Topaketa bakoitzean, mahai bat ezarriko da programako argitalpenak erakusteko. Saioek irauten duten bitartean, antolakuntza taldeak argitalpenen trukea eta salmenta bultzatuko ditu. Hortaz, beren argitalpenen stocka ekartzera gonbidatzen ditugu parte-hartzaileak. Antolakuntzak ez du berarentzat hartuko egindako salmenten ehunekorik.


  • Hautaturiko parte-hartzaile bakoitzak 100 €-ko ordainsaria jasoko du bere aurkezpenagatik, zergak barne. Aurkezpen bakarra onartuko da pertsonako.
  • Parte-hartzaile bakoitzak 25 minutu izango ditu bere aurkezpena egiteko. Mahaiek soinu-ekipamendua eta proiektorea izango dituzte. Behar bereziren bat izanez gero, parte-hartzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko du.
  • Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.
  • Aurkezpen guztiak bideoz eta audioz grabatuko dira, eta Sistema Eragilearen webgunean argitaratuko dira.
  • Informazioa zabalduko da uztailaren 2-3ko asteburuan Azpeitian eta inguruetan ostatu hartzeko aukeren inguruan.
  • Izena emateko epea ekainaren 17an bukatuko da. 

Mahai Editoriala 2021

Argitalpenak, salbuespenak salbuespen, denboran iraunkorrak eta autonomoak izateko xedez inprimaturiko materia direla esan liteke. Orotariko materialez osaturiko lanketa formal baten fruitu izaki, haietan inprimatuta geratzen da garai bateko egikera, baita jardute erlazional baten marka ere. Horrela, argitalpen bakoitzak enigma bat ezkutatzen du, zeina irakurlearen eskuek manipulatzen dutenean argitzen baita soilik.

Hala ere, argitalpen bakoitza ez da modu berean zabaltzen esku eta mahai bakoitzean. Argitalpenek bizitza paraleloak dituzte, kontakizun lausotuak gordetzen dituzte, bide ezezagunak ibiltzen. Haien geroa igartzen saiatzea eginkizun gaitza da, baina haien iragana eta oraina hobeto ezagutzea gogo-pizgarri gertatzen da. Argitalpen bakoitza zein eskuk egin zuen, zein mahaitan eratu zen, merezi du halako agentziak mahai baten ingurura ekartzea.

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei.

Mahai Editorialaren lehenengo edizioa hiru topaketatan egin zen: Iruñean, Azpeitian eta Bilbon.

Maiatzak 7 – Katakrak

Katakrak Liburuak, Kale Nagusia 54, 31001 Iruña www.katakrak.net

Egitaraua deskargatu


Maiatzak 8 – Artiatx

Artiatx, Deustuibarra 70a, 2 Solairua, 48014 Bilbo
IG @_artiatx

Egitaraua deskargatu


Maiatzak 15 –  Dinamoa

Dinamoa Sormen Gunea, Soreasu Auzoa z.g., 20730 Azpeitia
www.dinamoa.eus

Egitaraua deskargatu


Oinarriak 2021

Oinarriak

  • Argitalpen bat aurkezteko, deialdiaren berariazko formularioa bete beharko da.
  • Nahitaezkoa izango da Sistema Eragilean argitalpen bat gutxienez erregistratua izatea deialdia itxi baino lehen. Era berean, Mahai Editorialaren 2021eko deialdian aurkeztu nahi den argitalpenak Sistema Eragilearen katalogoan erregistratuta egon beharko du.
  • Eskaera kopurua handiagoa bada jardunaldi bakoitzak har ditzakeen aurkezpenena baino, antolakuntza taldeak eskubidea izango du programa komisariatzeko, eskaeren hautaketa bat eginez edo parte-hartzaileek lehenetsitako lekuak aldatuz. Edozein aldaketa egin aurretik, parte-hartzaileekin hitz egingo da.
  • Parte-hartzaile bakoitzak bere argitalpenaren ale bat eraman beharko du gutxienez topaketara. Goizetik etorri nahi ez dutenek edo etorri ezin direnek bezperan eraman edo bidali beharko dute beren argitalpena topaketa egingo den lekura.
  • Topaketa bakoitzean, mahai bat ezarriko da programako argitalpenak erakusteko. Saioek irauten duten bitartean, antolakuntza taldeak argitalpenen trukea eta salmenta bultzatuko ditu. Hortaz, beren argitalpenen stocka ekartzera gonbidatzen ditugu parte-hartzaileak. Antolakuntzak ez du berarentzat hartuko egindako salmenten ehunekorik.


  • Hautaturiko parte-hartzaile bakoitzak 100 €-ko ordainsaria jasoko du bere aurkezpenagatik, zergak barne. Aurkezpen bakarra onartuko da pertsonako.
  • Parte-hartzaile bakoitzak 25 minutu izango ditu bere aurkezpena egiteko. Mahaiek soinu-ekipamendua eta proiektorea izango dituzte. Behar bereziren bat izanez gero, parte-hartzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko du.
  • Ekitaldi guztiak doakoak izango dira.
  • Saio guztiak streaming bidez emango dira -zko argitaletxearen Instagram eta Youtube kanalen bitartez.
  • Izena emateko epea maiatzaren 2an bukatuko da.

Egitaraua 2021

Egitaraua



PDFa jaitsi

GOIZEAN
10:30Sarrera
11:00Los estados de la Materia. Relatos de artistas trabajando, Arturo / fito Rodriguez
11:30Encuentros por afinidades, Marijose Recalde
12:00Cuaderno de proceso.1-10 elevado a 10, Pedro Marco Landa
12:30Credere Obbedire Combattere, Taxio Ardanaz
13:00The Earth may want to be like it was before existing, Amaia Molinet

ARRATSEAN
16:00La piel de Marte. Orbitando en torno a la vejez, Maite Redondo
16:30Un relato colectivo. Una propuesta, Guillermo Vera
17:00Pancuronio,
Peio Izcue
17:30A rock turned into a frog -via streaming-, Carlos Irijalba
18:00Cartographie Éphémère, Mendia Echevarria
18:30Repensar la Periferia, Orekari Studio
19:00El Teorema de Maslow nº3.0 […], Maslow Industries
19:30Cuaderno de dibujo, Amigos M. Cabrerizo


Katakrak Liburuak
Kale Nagusia 54, 31001 Iruñea
www.katakrak.net


PDFa jaitsi

GOIZEAN
10:00Sarrera
10:30Cuaderno Vis a Vis V, Laura Díez
11:00El catálogo de las piedras ficticias, Iván Gómez
11:30Es el cristal, ella, Pablo Marte
12:00Unconstituted Praxis -via streaming-, Mattin Artiach 
12:30Risveglio. Despertar en el museo, Mikel Eskauriaza
13:00Susurros, sustratos y sustancias, Saioa Olmo  
13:30memoria(k), Alberto Díez
14:00  Izenak izana egin, Larraitz Torres
14:30Streetfighter, Ismael Iglesias


Artiatx
Deustuibarra 70 A, 2 Solairua, 48014 Bilbo
IG @_artiatx



PDFa jaitsi

GOIZEAN
10:00Seeing Bodies,
Belen Cerezo
10:30Baserri Hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzaren eremura,
Onintza Etxebeste
11:00Hiria / Etxea / Ez-lekuak,
Julen Agirre Egibar
11:30(Ei) ei aalto,
Sarah Rasines
12:00Bake Ituna / Tratado de paz,
Filiep Tacq
12:30Tronco, Ramas, Delta,
Amaia Urra
13:00Wiro / Containment,
Ibon Aranberri
13:30Trasponer,
Ion Munduate

ARRATSEAN
16:00Hitza Basa,
Xabier Erkizia
16:30Exhibition as Editing Exercise,
Nader Koochaki
17:00Nature Change,
Kimia Kamvari
17:30Publicaciones Coop Argitalpenak,
Peio Aguirre
18:00Bolumetria arkitektonikoak,
Joxean Muñoz
18:30Pure data,
Oier Etxeberria
19:00Off your face, Sandra Cuesta


Dinamoa
Soreasu Auzoa z.g., 2730 Azpeitia
www.dinamoa.eus